Ofizialtasuna
Euskal Herritik mundura!
EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEKO LEHENDAKARIARI
Azpian sinatzen dugunok, ondokoa adierazi nahi dugu.
Kontutan hartuz:
1.- Gure herriari kirol arloan ere, bere Selekzio Nazionalak sortzeko duen eskubidea aitortu behar zaiola.
2.- Kirolari orok bere Nazioaren koloreekin, eta bere ereserkiaren doinupean lehiatzeko eskubidea duela.
3.- Kirol Federazioen jarduera Zuzenbide pribatu edo asoziatiboan oinarritzen delarik, bai Geurean, baita ere Europakoan (UEFA) zein Nazioartekoarenean (FIFA) Nazioarteko bi Federaziootan gure Federazioaren sarrera edo barneratzea erabat bideragarria dela.
4.- Auzi hau premia larrizkoa dela, geure Herriari dagokion nazioarteko proiekzioaz haratago, kirolarien kirol edo lehia-bizitza oso laburra izanik, Nazioarteko Federazioetan sarrera gauzatzen ez den bitartean, bertoko kirolari askoren nazioarteko proiekzioa mugatzen ari dela.
5.- Euskadiko Futbol Federakundearen Batzar Orokorrak, legez zegozkion baldintza guztiak betez, 2018ko abenduaren 12an Nazioarteko Futbol Federazioetan (UEFA eta FIFA) sarbidea eskatzea erabaki zuela.
EUSKADIKO FUTBOL FEDERAZIOKO LEHENDAKARIARI ESKATZEN DIOGU:
2018ko abenduaren 12ko Batzarraren Erabakia gauzatuz, UEFAra eta FIFAra dagozkion eskabideak lehenbailehen helaraztea, Euskadiko Futbol Federazioa bertako kide gisa onartu izan dadin eskatuz.
Euskal Herrian, 2020ko abenduaren 12an