
GUREA EUSKAL KIROLA ekitaldi berezia Bilboko Kafe Antzokian.
Azaroaren 18an, asteazkena, Kirola, hizkuntza eta gure eskubideak aldarrikatzeko saioa prestatu du GU ERE BAI kirol ekimenak.
1980an, Iribar Athletic taldeko atezainak futbola utzi zuenean, agur partidan bildutako dirua (Athletic eta Errealaren arteko derbi berezia) lehen Kirol hiztegia egiteko baliatu zen.
Horrez gain KIROLA eta EUSKARA dokumental sail bat egin zuen Antton Ezeiza zinegileak zuzentzen zuen IKUSKAk.


Iribarren eskuak marraztu zituen Txillida artistak, bertsoak egin zituen Xabier Amurizak eta film laburra egin zuten IKUSKAkoek. Kafe Antzokian proiektatuko dugu.
Kirolariak eta kazetariak solasaldian
Arritxu Iribar Euskadi irratiko kazetaria eta Txirrindulari zuzendaria.
Oihana Azkorbebeitia Mendi korrikalaria.
Gaizka Garitano Entrenatzailea eta jokalari ohia.
Olatz Idoate Baionako Gure irratiako esataria eta pilotari aritua.
Aitor Etxebarriazarraga Atezaina eta Bizkaiko bertsolari txapelduna.
GUREA EUSKAL KIROLA sariak
Eta ekitaldiari amaiera on bat emateko GUREA EUSKAL KIROLA sariak banatuko ditugu Euskal Herriko kirolarien artean. Urte hauetan zehar GU ERE BAI kirol ekimenak gertutik jarraitu du diziplina ezberdinetan eman diren urratsak eta lorpenak. Eta urratsak eta markak, guztiak sarituko ditugu. Lurraldetasuna, kirola ezberdinak eta genero irizpideak ere kontutan izan ditugu. Espero dugu guztion artean, euskal kirol giro atsegina sortzea Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldi honetan.





