Sinatu zuk ere!

Gu ere bai!, 2020an euskal kirolaren alde, eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko sortutako herri mugimendua da. Euskal Herrian nazioarteko lehiaketa eta frogak antolatu izan dira, eta hauetan guztietan gure nortasuna eta gure aldarrikapenak plazaratu nahi izan ditugu.
Baina batez ere, kirolari, kirolzale, kazetari, federazioetan lanean ari den jende, ofizialtasunaren aldeko kirolari eta lagunen ekimena da. Gure herria, gure koloreak eta gure nortasuna nazioarteko lehiaketetan ikusi nahi dugunak.
2020ko manifestua eta sinatzaileak
Euskal Selekzioaren aldeko gure bidean, kirola Euskal Herriak nazio gisa dituen eskubideen aldeko tresna bezala ere ikusten dugu, tresna baliagarria gainera. Eta era berean, gure kirolarien eskubideen aldeko lanabesa da gure herri ekimena. Horregatik, zapaldutako herrien eta nazioen aldekoa da gure jarrera, eta bereziki aspaldi honetan sekulako jazarpena jasotzen ari den Palestina. Kirolaren bitartez, gure eskubideak aldarrikatu eta elkartasuna landu nahi dugu.