Naziometroa:
euskal herritarrak Euskal Selekzioari buruz

Naziometroa argitaratu berri da. 2021koa da 2 neurketa da hau, eta besteak beste Euskal selekzioari buruzko iritzia galdetu diote Euskal Herriko zazpi herrialdeetako herritarrei.
Hauek dira galderak eta emaitzak:

  • Zure ustez, hiru administrazio eremuetako (Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea) jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke?
  • Zer irudituko litzaizuke Euskal Selekzioak, besteak beste Espainiako/Frantziako selekzioaren aurka lehiatzea nazioarteko lehiaketa ofizialetan?
  • Euskal/Nafar jokalariek horrela nahiko balute, eskubidea eduki beharko lukete erabakitzeko Euskal Selekzioarekin edo Espainiko/Frantziako Selekzioarekin jokatzea?
NAZIOMETROA Euskal Burujabetzaren Barometroa | Euskal Selekzioei buruzko iritzia

Ondorioak:

Euskal herritarren iritziz, hiru administrazio eremuetako jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke (“bai” %64). Kontra daudenak %21 osatzen dute.

Gehienek ondo edo oso ondo ikusten dute (%54k) Euskal Selekzioa, besteak beste, Espainiako/Frantziako selekzioaren aurka lehiatzea nazioarteko lehiaketa ofizialetan. Ez dutenak egoki ikusten -gaizki edo oso gaizki- %17 dira. Tartean, ez ondo ez gaizki, %20 kokatzen da.

Aldekotasun handiena jaso du jokalariek eurek erabaki ahal izateak zein selekziorekin jokatu, Euskal Selekzioarekin edo Espainiako/Frantziako Selekzioarekin. Alde agertu dira %72 eta kontra %15.