Euskal Selekzioa kirolarion eskubidea delako.
Euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzen dugu, herriz herri, kirolez kirol, egunez egun.
Atzo eta gaur. Beti. Zuk ere bai!
Zelaian, kiroldegian, kalean, erakundeetan, klubetan, federazioetan, nazioarteko bulegoetan… gure herriaren, gure kirolarien eskubidea delako.








Euskal Herriko kaleetan, kiroldegietan gure aldarrikapena ikusgarri egiteko horma irudi edo mural hau prestatu dugu.
Deskargatu pdf hau, inprimatu eta horman itsatsi.
Eta ikusgarritasuna emateko lau haizetara zabaldu, argazkiak egin, sare sozialetan partekatu.
Erakutsi diezaiogun munduari, euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzen duen herria dela gurea.