
Gu ere bai!, Gure Esku eta Gernika-Palestina plataformek AGERRALDI BATERATUA egin dute azaroaren 1ean, Anoetan Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko derbiaren eskutik, Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa STOP! adierazpenaren lehendabiziko atxikimenduak ezagutzera emateko.
Adierazpeneko puntuekin atxikimendua erakusteaz gain, sinatzaileek dei berezia egiten dute azaroaren 15ean, larunbatean, Euskal Selekzioa eta Palestinaren arteko partida dela-eta, Bilbon egingo den Elkartasun Martxan parte hartzeko, arratsaldeko 17:30ean Arriagatik-San Mamesera joango dena.
Arritxu Iribarrek eta Jesus Mari Zamorak adierazpena irakurri dute.
Kirolari sinatzaileei konpromisoa eskertu nahi diegu, guztiok jakin badakigulako kirolak herriak batzeko orduan duen indarra , eta horri esker Europan lehenengo aldiz Palestinako selekzioak jokatuko du.
Guztiak bat datoz herri libreak behar dugula izan, ofizialtasunaren bila gabiltzan eta erabakitzeko eskubiderik gabe gauden honetan eta guztiek dutela buruan genozidioa eteteko beharra.
Zerrenda honetan irakurri daitezke orain arte sinatu dutenen artean lehen izenak.
Gogoratu, adierazpenarekin bat egin daitekela oraindik guerebai.eus atarian.