Euskal Selekzioa kirolarion eskubidea delako. Euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzen dugu, herriz herri, kirolez kirol, egunez egun. Atzo eta gaur. Beti. Zuk ere bai!
Zelaian, kiroldegian, kalean, erakundeetan, klubetan, federazioetan, nazioarteko bulegoetan… gure herriaren, gure kirolarien eskubidea delako.
Euskal Herriko kaleetan, kiroldegietan gure aldarrikapena ikusgarri egiteko horma irudi edo mural hau prestatu dugu. Deskargatu pdf hau, inprimatu eta horman itsatsi. Eta ikusgarritasuna emateko lau haizetara zabaldu, argazkiak egin, sare sozialetan partekatu. Erakutsi diezaiogun munduari, euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzen duen herria dela gurea.
Entre el 17 y el 24 de setiembre se celebran en Bilbao los campeonatos de Europa de Multideporte (Triatlón, Duatlón, Acuatlón. etc.). Se esperan más de 3000 atletas de toda Europa.
Para poder participar, se obliga a los atletas a comprar y a usar las vestimentas oficiales de sus respectivos estados. Y no solamente a los componentes de las selecciones o a los triatletas de élite, también a los populares (excepto en la prueba Open). Dicho de otra manera, en nuestro caso se obliga a todos/as a usar el uniforme rojigualdo español o el tricolor francés.
Hemos consultado con la Federación Española de Triatlón (FETRI) y su respuesta ha sido que el que no cumpla con la uniformidad puede ser descalificado y hasta excluido de la competición, incluso en la misma cámara de llamadas.
Somos muchos y muchas los deportistas vascas los que consideramos inaceptable y humillante tal exigencia en un evento organizado y pagado desde nuestro pais, el País Vasco. Euskal Herria debería participar con su propia selección y su propia vestimenta.
De todas maneras, nos conformamos esta vez con poder tomar parte con la vestimenta del club, o con aquella que cada cual considere oportuno.
Pedimos al Gobierno Vasco, a la Diputación Foral de Bizkaia y al ayuntamiento de Bilbao -financiadores de las pruebas- a los partidos políticos y a las federaciones y clubes de triatlón que tomen cartas en el asunto e impidan que se consume tamaña injusticia.
Así mismo, animamos a los triatletas vascos a que se inscriban en los campeonatos y a que luchen a favor de esta justa reivindicación.
Una cosa damos por segura: estaremos en la línea de salida de una manera o de otra. Esperemos que el sentido común se imponga y podamos participar con todas las de la ley.
Irailaren 17tik 24ra bitartean egingo dira Bilbon Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketak. Europa osotik etorritako hiru mila atleta espero dira. Triatloia, Duatloia, Akuatloia eta abar daude programan. triatlonbilbaobizkaia2022.eus
Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da herrialde bakoitzeko uniforme ofiziala erostea eta erabiltzea. Eta ez selekzioetako edo eliteko kirolariek bakarrik, atleta popularrek ere bai, guzti-guztiak (Open frogan izan ezik). Beste modu batera esanda, euskal kirolariok uniforme rojigualdo espainiarra edo trikolore frantsesa janztera behartzen gaituzte.
Espainiako Triatloi Federazioarekin (FETRI) kontsultatu dugu eta erantzun digute uniformetasun araua betetzen ez duena deskalifikatu egingo dutela eta lehiaketatik kanpo utzi, hasi baino lehen ere bai.
Gutariko askori iraingarria eta umiliagarria iruditzen zaigu Euskal Herrian antolatzen eta ordaintzen duen txapelketa batean horrelako baldintza bat ezartzea. Euskal Herriko kirolariok gure selekzioarekin eta janzkera propioarekin parte hartu beharko genukela deritzogu. Nolanahi ere, besterik ezean, bakoitzak bere klubeko jantziarekin edo nahi duenarekin parte hartu ahal izatea bermatu beharko litzatekela uste dugu.
Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko udalari -froga hauek sustatu eta lagundu dituztelako besteak beste-, alderdi politikoei eta Triatloi Federazioei eta kirol talde ezberdinei indar egin dezatela eskatzen diegu bidegabekeria hau gauzatu ez dadin. Aldi berean, txapelketetan parte hartzera animatzen ditugu Euskal Herriko atletak, eta zentzuzkoa den eskakizun hau azkeneraino eramatera.
erabili #gurekoloreak etiketa sare sozialetan eta zabaldu!
Gauza bat da segurua: irteera puntuan egongo garela modu batera edo bestera. GURE KOLOREAK eta aldarrikapenak kirol frogan egongo dira. Espero dezagun zentzuna nagusituko dela eta parte ahal izango dugula beste guztien baldintza berdinetan.
Gaur gaiari buruzko informazio hau zabaltzen dugu, baina GU ERE BAI! kirol ekimena eta Euskal Herri osoko kirolariak elkarlanean ari gara gure kirolariak, gure koloreak eta gure herria nazioartean onartuak izan daitezen.
Sokatira mundiala Getxon, Euskal Herrian. Eta zorionez, euskal selekzioak lehiatzeko aukera paregabea izaten ari dira. Lehiatu eta irabazi ere bai. Euskal kirolariak sekulako erakustaldia egiten ari dira egunotan Getxon. Gure taldeak, eta Euskal Herriko selekzioak ordezkaritza ofiziala daukate mundu mailan. Gure kirolariak, Euskal Herria ordezkatzen ari dira munduaren aurrean, eta gainera maila onena emateko aukera daukate.
Euskal selekzioa eta ofizialtasuna
Nazioartean maila ona erakutsi eta gero lortu zen Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna. Borrokatu eta gero lortu zen nazioarteko federazioan gure federazioaren ofizialtasuna. Eta aurten nazioarteko frogak Euskal Herrian antolatzea lortu da gainera, eta orain gure euskal selekzioak -orain arte bezala- zertarako gai den erakutsi du bere herriaren aurrean.
Gu ere bai! euskal kirol mugimendua pozik dago egindako lanarekin, euskal kirolarien konpromisoarekin eta euskal taldeen mailarekin. Instituzioak, kirolariak, federazioak eta herritarrak norabide berdinean gaude, eta hori erakusten ari gara munduaren aurrean. Harro egoteko moduko kirol herria da gurea, Euskal Herria.