Tourra 2023an Euskal Herritik abiatuko da

2023ko Tourra Euskal Herritik abiatuko da, Bilbon irten eta herrialde ezberdinetatik txirrindulariek gure herria gurutzatuko dute.

Guk Herri bat garela erakutsiko dugu, beste behin ere.
Euskal Herrian txirrindularitza maite dugula, eta nazioartean lehiatzeko sekulako kirolariak ditugula pelotoian.
Ikurriña hartuta errepidean egongo gara, txirrindulariak animatu eta gure eskubideen alde aldarrika.

Euskal Herritik mundura! guerebai.eus

[Sinadura bilketa] Ofizialtasunaren aldeko urrats zehatzak eskatzen ditugu

2018ko abenduaren 12an Euskal Futbol Federazioak Durangon egin zuen batzarra eta erabaki garrantzitsuak hartu ziren. Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko urratsak emango zirela eta UEFA eta FIFAri eskaera eskatuko zitzaiola.

Bi urte dira, eta euskal gizartean nagusi da Ofizialtasunaren aldeko jarrera. Euskal Selekzioak Costa Ricaren kontra jokatutako partidan eta osteko adierazpenetan hori nabarmena izan da.

Elustondoren agintaldia amaitzen ari da. Eta Ipuruatik Zuricherako bidea egitea falta zaio Futbol Federazioari.

Gaur, berriz ere, hori eskatu nahi dugu. Eta kirolarien, klubetako kideen, zaleen sinadurak batzen hasi gara. Ofizialtasunaren aldeko urratsak zehatzak eskatzen dizkiogu Luis Mari Elustondori. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskaera argia.

Ofizialtasunaren aldeko sinadura bilketa (euskaraz)

Exigimos pasos concretos al presidente de la Federación Vasca de Futbol

Han pasado 2 años desde que el 12 de diciembre de 2018 la asamblea general de la Federación Vasca de Futbol / Euskadiko Futbol Federazioa, celebrada en Durango aprobara unánimemente la petición de la oficialidad de la seleccion vasca ante la FIFA y la UEFA.

2 años más tarde, el clamor por la oficialidad es notoria. Tanto en el partido de  la Euskal Selekzioa contra Costa Rica como en las posteriores declaraciones de jugadores, entrenadores y afición vasca se ha oido la petición de la oficialidad a lo largo y ancho de nuestro país.

El mandato de Elustondo está llegando a su fín. Seguimos esperando. Y por ese motivo hemos decidido empezar a movernos, queremos generar un clima que favorezca dar esos pasos.

Hemos empezado una recogida de firmas entre clubes, jugadores y jugadoras de futbol, aficionados y deportistas de Euskal Herria. Exigimos pasos concretos, pasar de las palabras a los hechos.

Recogida de firmas para dar pasos por la oficialidad (es)

Nous demandons des mesures concrètes au Président de FÉDÉRATION BASQUE DE FOOTBALL


– Ça fait deux ans que l’Asemblée Générale de la Fédération Basque de Football a accepté de demander l’acces aux Fédérations Internationales de Football ( FIFA et UEFA).
– Le mandat de M. Elustondo va bientòt finir et nous attendons toujours l’exécution de cette décision.
– C’est pour cela que nous avons décidé d’entamer une collecte de signatures parmi les clubs, les joueurs et les joueuses de football, les supporters et les sportifs du Pays Basque.

Collecte de signatures pour demander des démarches par l’officialité de l’équipe basque

Euskal selekzioa animatu
ofizialtasuna aldarrikatu

Gu ere bai! Euskal selekzioen aldeko kirol ekimena da.
2020ko martxoan San Mamesen aurkeztu genuenetik, manifestua bera eta gure jardunbide guztia norabide horretan landu dugu.

Euskal selekzioak datorren azaroaren 16an Costa Ricaren kontra jokatuko duen partidaren aurrean, uste dugu une ona dela gure selekzioa animatu eta ofizialtasuna aldarrikatzeko.

Euskal Herrian urte asko daramatzagu euskal selekzioaren aldeko lanean. Jokalariak, klubak, gizarte eragileak, administrazio ezberdinak zeregin horretan batu eta bide orri bat adostu behar dugu.

Euskal Herritik mundura!

Euskal selekzioaren partidu hau, Euskadiko Futbol Federazioak Durangoko batzarrean erabaki historiko bat hartu ostean dator. Bi urte pasa dira, aho batez euskal futbol taldeek UEFA eta FIFA erakundeetan gure selekzioaren ofizialtasuna eskatzea adostu zutenetik. Bi urte igaro dira, baina oraindik nazioartean urrats hori emateko moduan gaude. Nazioartean gure eskaria egiteko garaia da.

Euskal selekzioa maite eta babesten dugunok, zeregin horretan laguntzeko prest gaude. Eta horregatik Futbol federazioari, euskal administrazioari eskaera hori egin, eta bide horretan laguntzeko prest gaudela adierazi nahi dugu.



Euskal Herriak selekzio ofiziala izateko eskubidea dauka, munduan beste askok bezala. Txapelketa ofizialetan parte hartu nahi dugu, beste kirol batzuetan egiten dugun bezala. Eta hori lortu arte ez dugu etsiko!

Aurten ezingo dugu gure aldarria zelaietan ozen egin, baina gure etxeetatik ere, euskal selekzioa animatu eta ofizialtasuna aldarrikatuko dugu. Euskal Herritik mundura abiatu nahi dugulako, euskal selekzio ezberdinekin batera, gu ere bai!

Euskal Herritik mundura! guerebai.eus

[Tourra] Euskal Herria errepidean

Hasi da 2020ko Tourra, eta asteburuan Pirinioetatik igaroko da. Euskaldunok, gure zaletasuna erakutsiko dugu; baina horrez gain, gure aldarrikapenak ere errepidera aterako ditugu.
Mobilizazioz betetako asteburua izango da irailaren 5 eta 6koa Pirinioetan. Soudet gainean herri mugimendu ezberdinek eta euskal zaleok bat egingo dugu.

– Larunbat iluntzean
(irailak 5, 22:30ean) Gure esku mugimenduak FREEDOM hitzak argiztatuko ditugu Kataluniako ANC eta Llum i llibertat elkartearekin batera.



Igande goizean (irailak 6, 9:30ean) bizikleta martxa antolatu du GU ERE BAIk. Zuberoako Montori herritik goizeko 9:30ean abiatu, eta lehenbizi Issarbe gainera igo eta gero Soudetera helduko da euskal txirrindularien martxa, ordu batzuk beranduago Tourrak egingo duen ibilbide beretik.

  • Etapa pasatzean gure ikurrekin animatuko ditugu txirrindulariak.

Euskal Herriko mendi gailurretan

Everest gailurrera iritsi zen Euskal Espedizioa omentzeko, Euskal Herriko mendietan ikurriña erakutsi dugu.

mila esker guztioi!