[Tourra] Euskal Herria errepidean

Hasi da 2020ko Tourra, eta asteburuan Pirinioetatik igaroko da. Euskaldunok, gure zaletasuna erakutsiko dugu; baina horrez gain, gure aldarrikapenak ere errepidera aterako ditugu.
Mobilizazioz betetako asteburua izango da irailaren 5 eta 6koa Pirinioetan. Soudet gainean herri mugimendu ezberdinek eta euskal zaleok bat egingo dugu.

– Larunbat iluntzean
(irailak 5, 22:30ean) Gure esku mugimenduak FREEDOM hitzak argiztatuko ditugu Kataluniako ANC eta Llum i llibertat elkartearekin batera.



Igande goizean (irailak 6, 9:30ean) bizikleta martxa antolatu du GU ERE BAIk. Zuberoako Montori herritik goizeko 9:30ean abiatu, eta lehenbizi Issarbe gainera igo eta gero Soudetera helduko da euskal txirrindularien martxa, ordu batzuk beranduago Tourrak egingo duen ibilbide beretik.

  • Etapa pasatzean gure ikurrekin animatuko ditugu txirrindulariak.