Tourra Euskal Herritik abiatuko da

2023ko Tourra Euskal Herritik abiatuko da, Bilbon irten eta herrialde ezberdinetatik txirrindulariek gure herria gurutzatuko dute.

Guk Herri bat garela erakutsiko dugu, beste behin ere.
Euskal Herrian txirrindularitza maite dugula, eta nazioartean lehiatzeko sekulako kirolariak ditugula pelotoian.
IkurriΓ±a hartuta errepidean egongo gara, txirrindulariak animatu eta gure eskubideen alde aldarrika.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Gu ere bai (@gu_ere_bai)

Euskal Herritik mundura! guerebai.eus

[Tourra] Euskal Herria errepidean

Hasi da 2020ko Tourra, eta asteburuan Pirinioetatik igaroko da. Euskaldunok, gure zaletasuna erakutsiko dugu; baina horrez gain, gure aldarrikapenak ere errepidera aterako ditugu.
Mobilizazioz betetako asteburua izango da irailaren 5 eta 6koa Pirinioetan. Soudet gainean herri mugimendu ezberdinek eta euskal zaleok bat egingo dugu.

– Larunbat iluntzean
(irailak 5, 22:30ean) Gure esku mugimenduak FREEDOM hitzak argiztatuko ditugu Kataluniako ANC eta Llum i llibertat elkartearekin batera.



Igande goizean (irailak 6, 9:30ean) bizikleta martxa antolatu du GU ERE BAIk. Zuberoako Montori herritik goizeko 9:30ean abiatu, eta lehenbizi Issarbe gainera igo eta gero Soudetera helduko da euskal txirrindularien martxa, ordu batzuk beranduago Tourrak egingo duen ibilbide beretik.

  • Etapa pasatzean gure ikurrekin animatuko ditugu txirrindulariak.