Sokatira mundiala Getxon, Euskal Herrian. Eta zorionez, euskal selekzioak lehiatzeko aukera paregabea izaten ari dira. Lehiatu eta irabazi ere bai. Euskal kirolariak sekulako erakustaldia egiten ari dira egunotan Getxon. Gure taldeak, eta Euskal Herriko selekzioak ordezkaritza ofiziala daukate mundu mailan. Gure kirolariak, Euskal Herria ordezkatzen ari dira munduaren aurrean, eta gainera maila onena emateko aukera daukate.
Euskal selekzioa eta ofizialtasuna
Nazioartean maila ona erakutsi eta gero lortu zen Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna. Borrokatu eta gero lortu zen nazioarteko federazioan gure federazioaren ofizialtasuna.
Eta aurten nazioarteko frogak Euskal Herrian antolatzea lortu da gainera, eta orain gure euskal selekzioak -orain arte bezala- zertarako gai den erakutsi du bere herriaren aurrean.
Gu ere bai! euskal kirol mugimendua pozik dago egindako lanarekin, euskal kirolarien konpromisoarekin eta euskal taldeen mailarekin. Instituzioak, kirolariak, federazioak eta herritarrak norabide berdinean gaude, eta hori erakusten ari gara munduaren aurrean. Harro egoteko moduko kirol herria da gurea, Euskal Herria.