Opens in a new tab

Gurea Euskal Kirola

GUREA EUSKAL KIROLA ekitaldi berezia Bilboko Kafe Antzokian.
Azaroaren 18an, asteazkena, Kirola, hizkuntza eta gure eskubideak aldarrikatzeko saioa prestatu du GU ERE BAI kirol ekimenak.
1980an, Iribar Athletic taldeko atezainak futbola utzi zuenean, agur partidan bildutako dirua (Athletic eta Errealaren arteko derbi berezia) lehen Kirol hiztegia egiteko baliatu zen.
Horrez gain KIROLA eta EUSKARA dokumental sail bat egin zuen Antton Ezeiza zinegileak zuzentzen zuen IKUSKAk.

Iribarren eskuak marraztu zituen Txillida artistak, bertsoak egin zituen Xabier Amurizak eta film laburra egin zuten IKUSKAkoek. Kafe Antzokian proiektatuko dugu.

Kirolariak eta kazetariak solasaldian

GUREA EUSKAL KIROLA sariak