Euskal Herria Palestina

Kirola, eskubideak eta elkartasuna

Elkartasun-martxa Bilbon azaroaren 15ean

Gure Esku, Gu ere bai! eta Gernika-Palestina Deialdi Herritarra plataformok, Euskal Selekzioak eta Palestinak jokatuko duten nazioarteko partida dela-eta, elkartasun martxa deitu dugu azaroaren 15erako Bilbon, “Herri Libreak. Euskal Herria- Palestina. Genozidioa Stop” lelopean.


Elkartasun-martxa Arriaga Plazatik 17:30ean abiatuko da, San Mameseko Zabaldegian amaitzeko.

Martxa honekin Palestinarekiko elkartasunari ahotsa emateaz gain, herri bioi dagozkigun kirol eta nazio eskubideak, selekzioen ofizialtasuna barne, aldarrikatuko ditugu.

Dei berezi bat egiten diegu eragile guztiei ekimenarekin bat egiteko.
harremanak: komunikazioa@guerebai.eus

Oharra: Datozen egunotan informazio gehiago eskainiko dugu elkartasun-martxa honen inguruan.


Euskal Herria Palestina elkartasun bufanda eskuratzeko, klik egin.