Euskal Pilota Euskal Herritik mundura!

Euskal Pilota Federazioa onartu dute Nazioarteko euskal pilota federazioan. Urte luzetako borroka eta bidea izan da, eta azkenean 2024ko abenduan hori ere lortu da. Alde horretatik, GU ERE BAI! Euskal Herriko kirol ekimenak, lan horretan jardun diren guztien kuraia eta adorea eskertu nahi ditu; bidearen emaitza delako hori, helmuga garrantzitsua gure euskal pilota nazioartean ofizialtasunez onartzeko lanean.


Euskal Herri osoko pilotariak, zaleak, entrenatzaileak, prestatzaileak, kazetariak, gurasoak eta kirolzaleak poztu gara albistearekin, baina ez da besoak gurutzatuta geratzeko unea. Lanean jarraitu behar dugu, gogotsu. Euskal Herri osoko pilotariak bere baitan hartu, lurraldetasuna errespetatuz, eta jokatzeko aukera emango dien euskal selekzioaren alde.

2026an Argentinan, eta 2030. urtean Euskal Herrian ospatuko diren Pilota Mundialetan gure gaitasuna eta antolaketa erakutsi behar diogu mundu osoari. Eta horretan, buru belarri lanean jardun beharko dugu guzti guztiok.

Euskal selekzioen ofizialtasunaren alde urrats garrantzitsua da hau. Ez soilik euskal pilotarena, euskal kirol guztiena baizik.
Eta langintza horretan jardungo da aurrerantzean GU ERE BAI! ekimena ere, orain arte bezala.

Kirolez kirol, Euskal Herri osoan lorpen handien bila. Parte hartzea da garrantzitsuena, eta gu horretan jo ta ke arituko gara, zelai, kiroldegi eta frontoietan.
Plazan, kalean zein bulegoetan.
Zorionak eta mila esker guztioi!
Gora Euskal Herriko selekzioak!