Euskal pilota selekzioa, Gernikatik mundura!

Euskal Pilota Selekzioak lortu du ofizialtasuna, eta Gernikako Jai Alai frontoian egin du debuta. Zorionak bide horretan bidaide izan diren guzti guztiei. Urteetako borroka izan da, eta nazioarteko bulegoetan, gure frontoi eta klubetan, federazioetan, erakunde politikoetan… guztietan lan eginez, eta helburuak argi izanez lortzen dira emaitzak.
Euskal kirolarentzat adibide eta eredu da euskal pilota. Eta bide horretan jarraitu behar genuke.