
Euskal selekzioen gaia, ofizialtasunarena aktualitate biziko gaiak dira une honetan. Euskal kirolariek nazioartean ofizialki parte hartzeko aukera solasaldi askotako gaia eta mamia da aspaldion. Eta guk ere, euskal kirolaren aldeko herri mugimendu bezala, egoeraren azterketa egin nahi dugu.
Euskal Pilota Federazioak nazioartean parte hartzeko aukera eskuratu zuen duela gutxi, eta Gernikan nazioarteko jai alai nazioen liga ospatu da berriki. Ofizialki gure koloreekin parte hartu dute euskal kirolariek. Urrats garrantzitsua izan da. Eta arrakastatsua suertatu da alde guztietatik begiratuta: antolaketa mailan, joko mailan, lorpenak eta herritarron bizipena. Betekada Gernikako Jai Alai frontoian, ikus entzule ugari euskal hedabideetan, eta gure selekzioaren errealitatea isladatuta geratu da.
Kezkak eta zalantzak
Normala den bezala, kezka ugari ere sortu dira: lurraldetasuna, TAS afera, Espainiaren jarrera… denetarik izan da. Eta kezka hoiek, eta sortu diren aukerak jendaurrean hitz egin, eta bidea elkarrekin marraztea da GU ERE BAI! kirol ekimenaren asmoa.
Hitzordu garrantzitsua Durangon
Horretarako, datorren ekainaren 19an, solasaldi irekia antolatu dugu Durangon. Euskal kirol ezberdinetako federazioetako kideak izango dira gure artean, Gu ere bai! mugimenduko partaideak, kirolariak, kirol arduradunak. Eta zuk ere parte hartzea nahi genuke, zatoz datorren ostean Durangoko San Agustin kulturgunera.
Parte hartzeko izen ematea zabalik.




