750 kirolari baino gehiago euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzen Bilboko San Mames zelaian ezagutzera eman den Gu ere bai! ekimenean

750 kirolariren atxikimenduarekin aurkeztu genuen Gu ere bai! manifestua Bilboko San Mames zelaian. Euskal selekzioaren aldeko kamiseta gorri eta berdeekin, gure aldarrikapena zelaian gauzatu nah dugula adierazi dugu Euskal Herrian, eta nazioartean lehiatzea eta gure aldarria ozen entzutea da gure xedea.

Manifestua irakurri eta sarean euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu dugu. Eta dagoeneko mila kirolaritik gorak eman diote bere aldeko sinadura. Eta lanean jarraitzen dugu.

Jokatzera!

Behin ekimena San Mamesen aurkeztu ostean, jarraipena izango du datozen hilabeteotan ere herriz herri.

Apirilaren 25/26ko asteburuan Jokatzera goaz. Herriz herri, lagunartean… kirol ekitaldi eta aurkezneak, eta lagunarteko partidak egingo ditugu Euskal Herri osoan.

Maiatzaren 14an, 40 urte beteko dira Martin Zabaleta mendizaleak eta euskal espedizioak Everest gailurrean ikurriña jarri zutela. Guk, asteburu horretan -maiatzak 16/17- Euskal Herriko gailurrak, hemengo mendi tontorrak igoko ditugu. Ikurriñak jarri eta Gu ere bai! ozen esatera.

Ekainaren 6an Bilbon ekitaldi nazionala antolatu dugu.
Kirola eta aldarrikapena uztartuko ditugu. Bihotzetik zelaira, aldarrikapenetik gauzapenera. Mundu bat batuko dugu Bilbon Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu, eta euskaldunok kirol ezberdinetan nazioarten gure koloreak defendatuko ditugula esatera.


Partida hasita dago, eta minutu bakoitza oso garrantzitsua da.
Jokalari guztiak behar ditugu gurekin: kirolariak, legelariak, diplomazian arituko diren euskaldunak, nazioarteko lehiaketak eta Euskal Herriko txapelketak antolatuko dituzten elkarteak, kirola bultzaten duten federazioak, kirolariak eta euskal kirola orohar babestuko duten instituzioak; eta herritarrak: zaleak, kirola maite duten gizon eta emakumeak, gazteak, kirolariak jarraitzen ditzuten neska mutikoak.

Gu ere bai! guzti horri bultzada emateko sortu da… eta partida hau, lehia hau irabazi egin behar dugu.