Urriaren 23tik 29ra bitartean Miarritzen jokatuko den euskal pilotako munduko txapelketan ere euskal selekzioak ez du ofizialki parte hartzerik izango eta euskal pilotariek, beste behin, frantziar eta espainiar Estatuen bandera eta ereserkiaren izenean lehiatu behar izango dute. Gure herrian jokatuko den txapelketa honen bezperetan «Euskal pilota selekzioaren aldeko manifestua» aurkeztu dute gaur Durangon izandako ekitaldi jendetsuan.


Euskal Pilota mundua batu da gaur Durangin, Munduko txapelketan #euskalselekzioa eta #ofizialtasuna aldarrikatzen.
Mundiala BAI!
EUSKAL HERRIA ERE BAI!📌🔴⚾💚🌈🌍 pic.twitter.com/eyktR80uo2
— gu ere bai! (@guerebai) October 12, 2022


Urriaren 12ko euskal pilota munduaren agiria. (pdf)
Comunicado del 12 octubre en Durango. (pdf)