Futbol txapelketa birtuala ofizialki San Mamesen aurkeztu dugu GAME ERAUNTSIA eta Hamaika Tebesistarekin batera.
FIFA21 Euskal Ligaren antolatzaileak, Gu Ere Bai! ekimena, Hamaika Telebista eta Game Erauntsia Elkartea Bilbon batu gara ofizialki EUSKAL LIGA aurkezteko. Bilboko San Mames estadioa izan zen aurkezpena egiteko aukeratutako lekua, euskal selekzioak partido asko jokatu duen lekua hain zuzen ere.
Hiru antolatzaileen ordezkariak bildu ginen txapelketaren nondik-norakoak azaltzeko. Gu ere Bai! ekimenaren ordezkaria, Patxi Gaztelumendik, bideo-jokoak ere gure selekzioek nazioartean parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko baliagarriak direla azpimarratu zuen. Game Erauntsiaren partetik, Garikoitz Larrañaga izan zen. FIFA21 Euskal Liga euskara eta bideo-jokoak uztartzeko aukera bikaina dela adierazi zuen.
Ainhoa Jauregi, Hamaika Telebistaren ordezkari bezala, txapelketaren finala zuzenean jarraitzeko bide anitz eskainiko dituztela zehaztu zuen, LTD Lurreko Telebista Digitalaren bidez, Euskalteleko Telebista zerbitzuaren bidez eta webgunetik. Horiekin batera, finala kontatuko duten Olatz Foruria eta Beñat Zarrabeitia kazetariak ere egon ziren aurkezpenean.
Abian da #EuskalLiga21!⚽@guerebai eta @Gamerauntsia|rekin elkarlanean, FIFA21 Euskal Liga antolatu dugu aurten ere, eta izena emateko epea irekita dago otsailaren 25era arte.
📺 Aberri Egunean, apirilaren 4an, #zuzenean emitituko dugu FINALA @HamaikaTb-n. pic.twitter.com/ZQJf7Q1tQa
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) February 18, 2021
Izen-emateak otsailaren 25erarte irekita daude. Norgehiagokak martxoan zehar izango dira eta finala apirilaren 4ean jokatuko da. Asmoa Hamaika Telebistaren Bilboko egoitzan finala antolatzea da, osasun egoeraren arabera bideragarria bada.