500 futbolari eta kirolarik sinatu dute Ofizialtasunaren aldeko urratsak emateko agiria

2018ko abenduaren 12ko batzarra egin zenetik bi urtera, Gu ere bai! kirol ekimenak sinadurak batzeari ekin dio sarean. Erantzuna olatu bat bezalako izan da. Bolo bolo mugitu da sareetan, eta dagoeneko 500 lagunek egin dio eskaera Luis Mari Elustondok zuzentzen duen Futbol Federazioari.
Futbolariak nagusi diren zerrenda honetan, beste kirolari eta zaletu askok ere bat egin du eskariarekin.
Gu ere bai! ekimenak etengabe berrituko du zerrenda hori.

Zerrenda kontsultagai.
Zorionak eta eskerrik asko guztioi!