Aspaldiko partez euskal kirolarion eskubideak ezbaian ikusten ari gara.
Zaharrak berri.
Hizkuntz eskubideak aldarrikatzera irten ginen duela gutxi, euskaraz ganoraz eta naturaltasunez jarduteagatik eta, tamalez, adierazpen askatasuna aldarrikatzera gatoz oraingo honetan, talde-ospakizun batean, mezudun elastiko bat eramateagatik zigor latza jaso baitu Unai Etxebarria futbol jokalariak eta bere lan kontratua eten egin dute logika eta legediaren gainetik.
Eta oraingo honetan ere ezin dugu isilik egon.
Kirolariok gizartearen parte bat garen heinean, gizartearen isla gara eta euskal kirolarion engaiamendua ez da gaurko kontua. Arlo guztietako aldarrikapenetan murgildurik egon gara, kolore guztietakoak eta egoera arras ezberdinetan esango genuke, norberak bere irizpideei eutsiz eta horrela beharko luke etorkizunean, eta horrela nahi dugu guztiontzako, esaterako gure nazio izaera eta berezko hizkuntza aldarrikatzeko, edota elkartasuna adierazteko, Unairen kasuan bezala.
Azken finean elkartasunean dago koxka eta horixe bera helarazi nahi diogu Unai Etxebarria atezainari, ADIERAZPEN ASKATASUNA arlo guztietan eta guztiontzat sasi guztien gainetik.
Eskerrik asko adierazpen askatasunaren alde Algortara hurbildu zareten guztioi. https://t.co/J4A8e8pV5Q
— Unai Etxebarria (@13unai) August 30, 2020
⚽️Adierazpen askatasuna!@13unai Etxebarria atezainarekin elkartasunez, #agerraldi masiboa egingo dugu Getxon.
📅 abuztuak 30 (igandea)
⏲️13:00 etan
Algortako San Nikolas plazanhttps://t.co/bdmKNyQ342 pic.twitter.com/1kpu2dHXed— gu ere bai! (@guerebai) August 28, 2020
Getxoko agerraldia hedabideetan
Unai Etxebarria futbolariari babesa adierazi diote ehunka lagunek Algortan https://t.co/uoGjm7Dq9L
— Hiruka (@HirukaEus) August 31, 2020
.@guerebai kolektiboak deituta, 200 pertsona inguruk adierazpen askatasuna aldarrikatu eta elkartasuna adierazi diote Unai Etxebarria @13unai atezainari Algortan.https://t.co/sk1ftZKSAs
— Berria.eus (@berria) August 31, 2020
El portero Unai Etxeberria muestra su agradecimiento ante las muestras de apoyo tras la decisión del Granada C.F. https://t.co/Dyrk2ftUHn
— naiz: (@naiz_info) August 30, 2020
Una numerosa concentración muestra su apoyo a Unai Etxebarria en Algorta https://t.co/Dyrk2ftUHn pic.twitter.com/KDyTYmzIxD
— naiz: (@naiz_info) August 30, 2020
Decenas de personas muestran su apoyo al futbolista Unai Etxebarriahttps://t.co/ykrXhOhi32 pic.twitter.com/TcmVxpOSNS
— EiTB Noticias (@eitbNoticias) August 30, 2020
Dozenaka pertsonak babesa adierazi diote Getxon Unai Etxebarria futbolariarihttps://t.co/m1Jkl4Oyhe
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) August 30, 2020