Herritik sortu zinelako maite zaitu herriak

Asko izan gara, Athletic taldean euskaraz bizitzen saiatu izan garen jokalariak. Euskaraz egin ditugu harremanak, euskaraz aritu gara lagunekin, kideekin, langileekin…hedabideekin eta zaletuen aurrean.

Futbolari profesionalak, euskara ere lanerako behar du.
Adierazpenak egiteko, gure sentimenduak adierazteko, jokatzeko, bizitzeko.

Euskara gure hizkuntza da, gure egunerokoa etxean, lagunartean, lanean…

Une berezi batean, jokalari batek talde bati agur esan behar dionean, bihotza eta burua erabili behar ditu. Horrela egin dute Beñat Etxebarria eta Mikel San Josek ere… eta inoiz ez da erreza Athletic bezalako talde bati agur esatea… afizioari, taldekideei, klubari, San Mames eder honi…. eta une horretan barruan sentitzen duzuna adierazten duzu. Eta oroitzapen eder bat euki nahi duzu gogoan, betirako.

Beñat eta Mikelek agur hori euskaraz egin dute, agur ederra izan da, sentimenduz betea, bihotzetik eta buruarekin sortua… eta hunkitu egin gaituzte. Baina batzuk asaldatu egin dira.

Gure aldetik, besarkadarik beroena gure taldekideei, aldagelako lagunei, Athleticeko jokalari hauei. Athleticen kantuak dioen bezala, herritik sortu zinelako, maite zaitu herriak….
Guk ere euskara  bihotzean daramagu, buruarekin  euskaraz pentsatu eta maite dugulako erabiltzen dugu.
Euskaraz bizi gara, gu ere bai.

Eskerrik asko.

Koikili Lertxundi
Igor Gabilondo
Endika Guarrotxena
Aritz Solabarrieta
Luis Prieto
Josu Sarriegi
Aitor Larrazabal
Asier Ormazabal
Tiko
Endika Bordas
Iñigo Velez de Mendizabal
Ritxi Mendiguren

Eba Ferreira
Eli Ibarra

Leire Zabala
Nerea Onaindia

Ainhoa Tirapu
Aitziber Juaristi
Arrate Orueta

Oraindik atxikimendu gehiago jasotzen ari gara komunikazioa@guerebai.eus helbidean. Zerrenda hau handituz joango da, ziurrenik.
Mila esker jokalari eta jokalari ohiei, agertutako prestutasunagatik.