Everest herri oso bat gailurrean

Duela 40 urte Euskal Espedizioak, Martin Zabaleta buru zela Everesteko gailurrean ikurriña jartzea lortu zuen. Sekulako ahalegina eta lorpena izan zen hori.

Orain, Gu ere bai! ekimenak hori ospatu nahi du, eta horretarako hainbat ekimen antolatu ditugu egunotan.

Euskal Herriko mendi gailurretan

#ikurriñamendian izeneko ekimenean, asteburu honetan Euskal Herriko mendiak igoko ditugu. Konfinamendu sasoian gauden arren, gure mendi irteerak egiteko sekulako gogoa eta grina daukagu. Ikurriña hartu eta gailur eta tontorretan argazkiak egingo ditugu. Etxekoekin, bakarka, segurtasun neurriak mantenduz… argazki koloretsuz beteko ditugu gure sareak, gure mugikorretatik lagunei erakutsiko diegu eta guztion artean euskal mendizaletasunari omenaldi herritarra egingo diogu, zazpi lurraldeetan.

maiatzaren 16 eta 17an denok mendira!

Etxekoekin, bakarrik, lagunekin -distantziak zainduta!- edo txakurrarekin. Ikurriña ez ahaztu eta mendian argazkia egin.
Euskal Herriak omenaldi herritarra egingo dio 1980ko Euskal Espedizioari, Martin Zabaletari eta urte hauetan guztietan mendizaletasuna bizirik mantendu duten emakume eta gizon guztiei.

Helburu berrietara helduko gara. Gu ere bai.

Martin Zabaleta eta Felipe Uriarte 1980ko Euskal Espedizioko kideak irratian.