Duela 40 urte, Everesteko gailurra egin ostean, Euskal Espedizioa omendu zuten Arraten (Eibar). Kalamua mendira igo eta gero ekitaldia egin zuten Eibarreko toki eder honetan.
Everest gogoratu eta orduko irudiak eta afitxak eskuratu ditugu. Eta aurten ere antzeko omenaldi bat egitea pentsatu du Gu ere bai! ekimena, inguruko mendizaleekin batera.


Horregatik, uztailaren 5ean (igandea) Arratetik Kalamua mendira joango gara, duela 40 urte egin zuten antzeko egitarauarekin.
Goizeko 9etan Arrate gainean hitzordua
10:00etan Kalamua mendi tontorrean (leku ezberdinetatik abiatuta).
13:00etan Arraten ekitaldia eta omenaldi herritarra 1980ko Euskal Espedizioari.