Kirolarien hizkuntz eskubideen alde

Beñat Etxebarria eta Mikel Sanjose Athletic-eko jokalarien azken mezua euskaraz izan dela eta beraien kontrako irainen kanpaina hasi dute batzuek.

Ostiral honetan kirolarien hizkuntza eskubideen aldeko agerraldia egingo dugu San Mames aurrean. Euskaltzaleak, kirolzaleak gure jokalarien alde agertuko gara. Euskararen aldeko mezuekin, ahoa maskarillarekin estalita eta ikurriñarekin.

Euskarari erasorik ez!
Kirolean ere euskaraz bizi nahi dugu!

Guztiok gonbidatuta zaudete.

uztailak 3 ostirala
Eguerdiko 12:00etan
San Mames estadioaren aurrean