Euskal Liga 21 antolatu dugu Game erauntsia, Gu ere bai! eta Hamaika telebistak

Txapelketaren izen ematea otsailaren 25erarte irekita dago. Finala apirilaren 4an izango da, Aberri egunean

Gu ere Bai! ekimenak eta Hamaika Telebistak Game Erauntsia Elkartearekin bat egin dute FIFA21 Euskal Liga bigarren aldiz eskaintzeko. Martxoan zehar gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko Euskal Herritik mundura.

Euskal Ligan  bost euskal futbol taldeak arituko dira: Alaves, Athletic , Eibar, Reala eta Osasuna. Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbuespen.

Finalerdia eta finala zuzenean jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistak prestatutako saio berezi batean. Aurtengo berritasun bezala, fase finala Hamaika Telebistaren Bilboko egoitzan jokatuko da.
Emanaldi hau Game Erauntsiaren Twitch kanaletik ere jarraitu ahal izango da.
Finalaren inguruko informazio gehiago hurrengo asteetan zabalduko dugu.

Hamaika Telebistaren emisioa:

  •  LTD Lurreko Telebista Digitaletik jarraitu ahal izango da, Hamaika Telebistaren kanalean.
  • Euskaltel bidez, Hamaika Telebistaren kanalean.
  • Streaming bidez: hamaika.eus/zuzenean webgunearen bidez.


Arauak eta izena emateko prozedura

Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez gauzatuko da eta FIFA21 jokoa eta interneteko konexioa beharrezkoak izango dira. Izena emateko azken eguna otsailaren 25a da. Finalaren irabazleak oraindik zehaztu gabeko sari bat eskuratuko du.

Txapelketan jokatu nahi baduzu, lehendabizi Game Erauntsia webgunean izena eman behar da eta ondoren, aktibazio posta elektroniko bat jasoko da (ez bada email hori jasotzen, begiratu SPAM karpeta mesedez). Aktibazioa burutzeko iristen zaizuen estekan klik egin eta honekin webguneko erregistroa amaituko duzue.

Azalpen gehiago behar baduzue bideo honetan dituzue:

Web atarian izen ematea burututakoan, zuen gustuko taldearen txapelketan izena eman behar duzue. Bost txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko estekak:

ALAVES
ATHLETIC
EIBAR
REALA
OSASUNA

Lehiaketak hiru fase izango ditu:

  • lehenengo fasea (martxoak 1-20) taldeko txanda garatuko da, lehiakide kopuru mugarik gabe.
  • Bost irabazleek ligaxka bat jokatuko dute (martxoak 22-28) eta lehenengo laurak finalerdietara pasako dira.
  • Finalerdiak eta finala apirilaren 4an jokatuko dira, Aberri egunarekin bat eginez. Osasun egoera bideragarria bada, Hamaika Telebistaren Bilboko egoitzan jokatuko dira finalerdiak eta finala.

Parte-hartzeko arau guztiak txapelketaren fitxan aurkituko dituzue.

Gu ere bai! eta Game erauntsiak FIFA20 Euskal Liga antolatu dugu

Gu ere Bai ekimenak Game Erauntsia Elkartearekin bat egin du FIFA20 Euskal Liga sortuz. Apirilaren lehenengo bi asteetan gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko ditugu etxetik. COVID-19ak gure gizartean sortutako egoerak euskal selekzioaren aldeko ekintzak online izatera behartzen gaitu, eta logikoa denez, Game Erauntsia prest dago e-kirolen bitartez ekimen honetan online laguntzeko.

Bost euskal taldeak jokoan


Gure euskal ligan soilik bost futbol talderekin jolastuko dugu: Alaves, Athletic Club, Eibar, Real Sociedad eta Osasunaren gizonezkoen plantillak, izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbuespen.

Izen ematea

Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez gauzatuko da eta FIFA20 jokoa eta interneteko konexioa beharrezkoak izango dira. Parte hartzeko, honako Game Erantsian izena eman beharko da.

Web atarian izen ematea burututakoan, jarraian txapelketan izen eman behar duzu. 5 txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko loturak: 

REALA

ATHLETIC

EIBAR

OSASUNA

ALAVES

Lehiaketak hiru fase izango ditu: lehenengo fasea (apirilak 1-5) taldeko txanda garatuko da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Lehenengo fasearen bost irabazleek ligaxka bat jokatuko dute (apirilak 6-10) eta lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak apirilak 11n jokatuko dira eta FINALA apirilaren 12an izango da, Aberri egunarekin bat eginez.

Finalak eta finalerdiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik.