Gu ere Bai ekimenak Game Erauntsia Elkartearekin bat egin du FIFA20 Euskal Liga sortuz. Apirilaren lehenengo bi asteetan gauzatuko den online txapelketa honen bitartez euskal bideo-jokozaleen komunitateak euskal kirolariak eta euskal selekzioak aldarrikatuko ditugu etxetik. COVID-19ak gure gizartean sortutako egoerak euskal selekzioaren aldeko ekintzak online izatera behartzen gaitu, eta logikoa denez, Game Erauntsia prest dago e-kirolen bitartez ekimen honetan online laguntzeko.
FIFA20 Euskal Liga antolatu dugu @Gamerauntsia eta @guerebai ekimenak. #euskal_liga #etxeangeratu #jokatzerahttps://t.co/NHMd3i01lU pic.twitter.com/zLKXvnTkgw
— gu ere bai! (@guerebai) March 27, 2020
Bost euskal taldeak jokoan
Gure euskal ligan soilik bost futbol talderekin jolastuko dugu: Alaves, Athletic Club, Eibar, Real Sociedad eta Osasunaren gizonezkoen plantillak, izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbuespen.
Izen ematea
Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez gauzatuko da eta FIFA20 jokoa eta interneteko konexioa beharrezkoak izango dira. Parte hartzeko, honako Game Erantsian izena eman beharko da.
Web atarian izen ematea burututakoan, jarraian txapelketan izen eman behar duzu. 5 txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko loturak:
Lehiaketak hiru fase izango ditu: lehenengo fasea (apirilak 1-5) taldeko txanda garatuko da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Lehenengo fasearen bost irabazleek ligaxka bat jokatuko dute (apirilak 6-10) eta lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak apirilak 11n jokatuko dira eta FINALA apirilaren 12an izango da, Aberri egunarekin bat eginez.
Finalak eta finalerdiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik.
BIDEOA|▶ Apirilaren 1ean hasiko da #FIFA20 bideojokoaren #EuskalLiga…eta badakizue zer? 🤔
Finalaurrekoa eta finala @HamaikaTb-n ikusi ahal izango dituzue! 🙌 ▶ https://t.co/KB7emsS8Er
Eman izena! 😉 @guerebai @Gamerauntsia pic.twitter.com/vtPjbPnngO
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) March 27, 2020