Euskal kirolariok geure koloreekin parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu

Irailaren 17tik 24ra bitartean egingo dira Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketak Bilbon. Euskal kirolariok uniforme rojigualdo espainiarra edo trikolore frantsesa janztera behartuak gaude, bestela deskalifikatu egingo gaituzte. Gutariko askori iraingarria eta umiliagarria iruditzen zaigu hori.

Euskal Herriko kirolariok geure selekzioarekin eta janzkera propioarekin parte hartu beharko genukeela pentsatzen dugu. Nolanahi ere, besterik ezean, bakoitzak bere klubeko jantziarekin edo nahi duenarekin parte hartu ahal izatea bermatu behar da. Eta lortuko dugu denon artean! Aldarrikapen honekin ados bazaude, sinatu mesedez.

Gonbidatua zaude irailaren 15ean, goizeko 11etan Bilboko Itsas Museoaren Plazan egingo den prentsaurrekora.

Los deportistas de Euskal Herria queremos participar con nuestros colores en los campeonatos de Europa Multideporte que se celebrarán en Bilbao

Entre el 17 y el 24 de setiembre se celebran en Bilbao los campeonatos de Europa de Multideporte (Triatlón, Duatlón, Acuatlón. etc.). Se esperan más de 3000 atletas de toda Europa.

Para poder participar, se obliga a los atletas a comprar y a usar las vestimentas oficiales de sus respectivos estados. Y no solamente a los componentes de las selecciones o a los triatletas de élite, también a los populares (excepto en la prueba Open). Dicho de otra manera, en nuestro caso se obliga a todos/as a usar el uniforme rojigualdo español o el tricolor francés.

Hemos consultado con la Federación Española de Triatlón (FETRI) y su respuesta ha sido que el que no cumpla con la uniformidad puede ser descalificado y hasta excluido de la competición, incluso en la misma cámara de llamadas.

Somos muchos y muchas los deportistas vascas  los que consideramos inaceptable y humillante tal exigencia en un evento organizado y pagado desde nuestro pais, el País Vasco. Euskal Herria debería participar con su propia selección y su propia vestimenta. 

De todas maneras, nos conformamos esta vez con poder tomar parte con la vestimenta del club, o con aquella que cada cual considere oportuno.

Pedimos al Gobierno Vasco, a la Diputación Foral de Bizkaia y al ayuntamiento de Bilbao -financiadores de las pruebas-  a los partidos políticos y a las federaciones y clubes de triatlón que tomen cartas en el asunto e impidan que se consume tamaña injusticia.

Así mismo, animamos a los triatletas vascos a que se inscriban en los campeonatos y a que luchen a favor de esta justa reivindicación.

Una cosa damos por segura: estaremos en la línea de salida de una manera o de otra. Esperemos que el sentido común se imponga y podamos participar con todas las de la ley.

#gurekoloreak



gure koloreak!

Euskal kirolariok gure koloreak janzteko eskubidea aldarrikatzen dugu Bilboko kirol anitzeko lehiaketan eta Europako Triatloi txapelketetan

Irailaren 17tik 24ra bitartean egingo dira Bilbon Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketak. Europa osotik etorritako hiru mila atleta espero dira. Triatloia, Duatloia, Akuatloia eta abar daude programan. triatlonbilbaobizkaia2022.eus

Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da herrialde bakoitzeko uniforme ofiziala erostea eta erabiltzea. Eta ez selekzioetako edo eliteko kirolariek bakarrik, atleta popularrek ere bai, guzti-guztiak (Open frogan izan ezik). Beste modu batera esanda, euskal kirolariok uniforme rojigualdo espainiarra edo trikolore frantsesa  janztera behartzen gaituzte.

Espainiako Triatloi Federazioarekin (FETRI) kontsultatu dugu eta erantzun digute uniformetasun araua betetzen ez duena deskalifikatu egingo dutela eta lehiaketatik kanpo utzi, hasi baino lehen ere bai.

Gutariko askori  iraingarria eta umiliagarria iruditzen zaigu Euskal Herrian antolatzen eta ordaintzen duen txapelketa batean horrelako baldintza bat ezartzea.
Euskal Herriko kirolariok gure selekzioarekin  eta janzkera propioarekin parte hartu beharko genukela deritzogu. Nolanahi ere, besterik ezean, bakoitzak bere klubeko jantziarekin edo nahi duenarekin  parte hartu ahal izatea bermatu beharko litzatekela uste dugu.

Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko udalari -froga hauek sustatu eta lagundu dituztelako besteak beste-, alderdi politikoei eta Triatloi Federazioei eta kirol talde ezberdinei indar egin dezatela eskatzen diegu bidegabekeria hau gauzatu ez dadin. Aldi berean, txapelketetan parte hartzera animatzen ditugu Euskal Herriko atletak, eta zentzuzkoa den eskakizun hau azkeneraino eramatera.  

erabili #gurekoloreak etiketa sare sozialetan eta zabaldu!

Gauza bat da segurua: irteera puntuan egongo garela modu batera edo bestera. GURE KOLOREAK eta aldarrikapenak kirol frogan egongo dira. Espero dezagun zentzuna nagusituko dela eta parte ahal izango dugula beste guztien baldintza berdinetan.

Gaur gaiari buruzko informazio hau zabaltzen dugu, baina GU ERE BAI! kirol ekimena eta Euskal Herri osoko kirolariak elkarlanean ari gara gure kirolariak, gure koloreak eta gure herria nazioartean onartuak izan daitezen. 

Los deportistas de Euskal Herria queremos participar con nuestros colores en los campeonatos de Europa de triatlon que se celebrarán en Bilbao

Ofizialtasuna aldarrikatzeko 20. Mendi Martxa

2001. urtean antolatu zen Euskal Selekzioen aldeko lehen mendi martxa. Geroztik urtero antolatu izan dira, eta duela bi urte egin behar zen 20. Mendi Martxa berezia. Gainera, gu ere bai! kirol ekimenarekin bat eginez.

Aurten izango da Mendi Martxa berezi hori, Ajangizen abuztuaren 30ean hasi eta abuztuaren 6an Getarian amaitzeko.

Izen ematea eta informazio guztia mendimartxa.eus webgunean.

Javier Landeta Euskal Futbol Federazioko presidentea

Ofizialtasunaren bidean?

Gutun hau sinatzen dugunok, Euskal Federazioko zuzendaritzara jauzia ematea erabaki genuen, batez ere, Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldarriarekin bat egiten genuelako, eta barrenetik, gure aletxoa jartzeko ilusioa genuelako.

Bistan da, azkenaldian gertatutakoarekin (TASera ez joateko erabakia), atsekabea zabaldu dela Euskal Herriko hainbat norbanako eta eragileren artean. Gauza asko entzun eta irakurri behar izan ditugu, UEFA zein FIFAren azken erantzunak jaso eta Javier Landeta presidenteak Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenen ondoren.

Esan diren gauza batzuekin ez gaude ados eta prozesu hau barrutik nola bizi izan dugun argitzeko beharra sentitzen dugu. Izan ere, gakoetako bat, prozesu honen kudeaketan dago eta esan beharra dago, gure ustez, ez dela batere egokia izan. Ikus ditzagun datu objetibo batzuk:

  • 2020ko abenduan, Euskadiko Futbol Federazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ofizialtasun eskaera aurkeztu zuen UEFA eta FIFAren aurrean.
  •   UEFA eta FIFAren lehen erantzunak, ofizialtasun eskaera ukatuz, 2021 uztaila-abuztuan iritsi ziren.
  •   EFFko Zuzendaritza Batzordearen bilerarik ez zen burutu, urte horretako irailaren 14 arte.
  •   EFFko zuzendaritzako kideok, urriaren 19an jaso genuen abokatuen lehen txostena. Haien gomendioz, bi erakundeei errekerimendu bat egitea adostu genuen, baina inongo momentuan ez genuen bozkatu TASera joan bai ala ez. Gainera, UEFA eta FIFAren bigarren erantzunarekin, TASera joateko aukera izango genuela aipatu zitzaigun.
  • 2022ko urtarrilean, UEFAren erantzuna jaso zen eta otsailean, FIFArena.
  • 2022ko martxoaren 22an Zuzendaritza Batzordean, TASera joan edo ez bozkatzeko punttuan egon ginen, baina azkenean ez genuen bozketarik burutu.

Azken batzorde honen ondoren, EFFk, prentsa ohar bat publikatuzuen eta horren harira, komunikabideak zein eragile ezberdinak gaiari eutsi zioten. Hara hor gure harridura, komunikabideek, Euskal Futbol Federazioak TASera joateko bidea baztertu zuela titularretan adierazi zutenean, eta gainera, helegitea aurkeztezko epeak borondatez pasatzen utzi genituela esanez. Beharrezko kontsultak egin ondoren, TASera joateko epea 10-15 eguneko zela argitu ziguten.

Gure harridura eta haserrea, Javier Landeta presidenteak Eusko Legebiltzarrean egindako agerpenarekin hareagotu ziren. Izan ere, bertan, Zuzendaritza Batzordean TASera ez joatea, birritan, aho batez onartu genuela adierazi zuen. Egin zituen adierazpen horien aurrean:

1- Argi utzi nahi dugu, baieztapen hori ez dela zuzena, izan ere, Zuzendaritza Batzordean ez dugu inoiz bozkatu TASera joan ala ez.

2- Bozketa burutu izan bagenu ere, inolako erabaki ahalmenik ez genuke izango, epeak dagoeneko agortuta zeudela aurkeztu baititzaigun gaia (bi alditan).

Hain zuzen, urrian abokatuen txostena aurkeztu zitzaigunean, 43-45 egun pasa zirenUEFA eta FIFAk erantzun zutenetik eta martxoan, ia bozketa burutu genuenenean, 27 zein 36 egun pasa ziren. Zer erabaki genezakeen orduan?

Arrazoiak zeintzuk izan ziren ezin dugu jakin, baina Zuzendaritza Batzordeari, gai honen inguruan bere iritzia plazaratzeko eskubidea ukatu zitzaigun, bai formetan, eta baita denboretan ere.

Inork pentsa dezake, denbora gehiegi pasa dela gure ikuspuntua adierazi arte, baina gure borondatea gauzak beste modu batera lantzea izan da. Izan ere, adierazi dugun guztia, barne mailan, presidentearekin eta zuzendaritzako gainontzeko kideekin landu genuen ekainaren hasieran egin genuen azken zuzendaritza batzordean. Bertan, Eusko Legebiltzarrean egin zituen adierazpenak publikoki zuzendu, eta prozesuaren nondik norakoak, izan zirenbezala kontatzeko eskatu genion presidenteari. Bistan da, ez berak ez gainontzeko kideek, ez zutela beharrezkotzat jo.

Zuzendaritzako kide garen neurrian, ez diogu muzin egiten gure ardura zatiari, baina zegokigun eskubidea ukatu eta gure iritzia azaldu zein bozkatzeko aukerarik ere ez zitzaigun eman. Beraz, argi utzi nahi dugu, aukera izan bagenu, guk behintzat, TASera joateko hautuaren aldeko bozka emango genuela. Alegia, Javier Landeta presidenteak esandakoaren aurka, Zuzendaritza Batzordeak, ez du sekula iritzi bateratu bat izan gai honen inguruan.

Ofizialtasunaren gaia hauspotzen jarraitzeko aukera bat galdu dela iruditzen zaigu, baina arestian esandako moduan, gure aletxoa jartzeko saiakeran jarraituko dugu, sinistuta baikaude, euskal gizartearen zatihandi batek, bat egiten duela Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldarriarekin. Hau, bidean oztopo bat gehiago izan bada ere, eragile eta norbanako guztion ardura da, berriz ere, elkarlanari ekin eta guztion artean ametsa egi bihurtzen saiatzea. Gu, bidean topatuko gaituzue.

Joxe Mari Artola, Mikel Azkune eta Beñat Larrañaga; EFF zuzendaritzako kideak.

Euskara eta kirola Baionatik Tuterara

Euskararen nazioarteko eguna da abenduaren 3a. Eta Gu ere bai! kirol ekimenak ere garrantzia eman nahi dio egunari, baina urte osoan. Gure taldeetan, kiroldegi, frontoi edo zelaietan euskararen aldarrikapena lau haizetara zabaldu nahi dugu.

Baionatik Tuterara



Jose Angel Iribarren omenaldian bildutako diruarekin egin ziren Euskara eta kirola dokumentalak 80. hamarkadan. Zinema formatuan berreskuratu ditugu 40 urte beranduago, eta San Mamesen Jose Angel Iribar eta Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainekin batera ikusi genituen.

1980ko maiatzaren 30ean omenaldia egin zitzaion Jose Angel Iribarri San Mamesen, Athletic Club eta Real Sociedad taldeek jokatutako partidarekin. Atezainak euskarazko kirol-hiztegi bat egiteko eman zuen partida horretan bildutako dirua. Uzeik argitaratu zuen hiztegi hori, 80ko hamarkadaren hasieran, eta kazetari eta euskaltzale ugarik parte hartu zuten hiztegia prestatzeko prozesuan.

Antxon Ezeiza zinema-zuzendariak Ikuska dokumentalak argitaratu zituen garai berean, zine-formatuan. Iribarren ekarpenari esker, ezagutzera eman ziren Mendia eta euskara, Arrauna eta euskara eta Futbola eta euskara film laburrak. Berrogei urte geroago, azken pelikula horretaz gozatzeko eta gaur egun euskarak kirolean duen egoeraz hitz egiteko aukera izango dugu.

Munduko sokatira txapelketa

Sokatira mundiala Getxon, Euskal Herrian. Eta zorionez, euskal selekzioak lehiatzeko aukera paregabea izaten ari dira. Lehiatu eta irabazi ere bai. Euskal kirolariak sekulako erakustaldia egiten ari dira egunotan Getxon. Gure taldeak, eta Euskal Herriko selekzioak ordezkaritza ofiziala daukate mundu mailan. Gure kirolariak, Euskal Herria ordezkatzen ari dira munduaren aurrean, eta gainera maila onena emateko aukera daukate.

Euskal selekzioa eta ofizialtasuna

Nazioartean maila ona erakutsi eta gero lortu zen Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna. Borrokatu eta gero lortu zen nazioarteko federazioan gure federazioaren ofizialtasuna.
Eta aurten nazioarteko frogak Euskal Herrian antolatzea lortu da gainera, eta orain gure euskal selekzioak -orain arte bezala- zertarako gai den erakutsi du bere herriaren aurrean.

Gu ere bai! euskal kirol mugimendua pozik dago egindako lanarekin, euskal kirolarien konpromisoarekin eta euskal taldeen mailarekin. Instituzioak, kirolariak, federazioak eta herritarrak norabide berdinean gaude, eta hori erakusten ari gara munduaren aurrean. Harro egoteko moduko kirol herria da gurea, Euskal Herria.

Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu dugu Bilbon

Gu ere bai! ekimenak euskal selekzioen aldeko eguna antolatu zuen Bilbon. Goizean goiz hasita, txirrindularitza, mendi martxa, bertsolaritza -hitzaren kirol nazionala-, antzerkia, umeen jolasak, ur kirolak eta aldarrikapena uztartu ditugu.

Euskal kirola Euskal Herritik mundura!

Naziometroa

Euskal Herri osoko jokalariez osatutako euskal selekzioak txapelketa ofizialetan jokatzearen alde dago gehiengoa

Euskal herritarren gehiengo zabalaren iritziz (%64 alde, %21 aurka), hiru administrazio eremuetako jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke. %72aren iritzian jokalariek eurek erabaki ahal izanbehar lukete zein selekziorekin jokatu, Euskal Selekzioarekin edo Espainiako/Frantziako Selekzioarekin.

Zure ustez, hiru administrazio eremuetako (Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea) jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke?
  • Bai %63.5
  • Ez %20.6
  • Ez dakit %15.5
  • Beste bat %0.4
Euskal/Nafar jokalariek horrela nahiko balute, eskubidea eduki beharko lukete erabakitzeko Euskal Selekzioarekin edo Espainiko/Frantziako Selekzioarekin jokatzea?
  • Bai %72.2
  • Ez %14.5
  • Ez dakit %12.8
  • Beste bat %0.5

Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna

Ekainaren 26an euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko du GU ERE BAI! euskal kirolaren inguruko ekimenak Bilbon antolatuko duen egun osoko egitarauan.

2020ko martxoan, San Mamesen aurkeztu genuen manifestua eta gure ekimena. Euskal kirola eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeari ekin diogu tarte honetan, zailtasun guztiak gainditu eta herri honen eskaerari itxura emanez.

Herri bat garela aldarrikatu dugu azken kirol jardunaldi garrantzitsu guztietan, eta orain euskal jendartean -eta zer esanik ez euskal kirolarien artean- nagusi den eskaera Euskal Herritik mundura! eraman nahi dugu.

Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna antolatu du Gu ere bai! kirol ekimenak ekainaren 26an Bilbon

Egun osoko egitarauan zazpi ekitaldi nagusi antolatu ditu, Euskal Herritik mundura! lemapean.

Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izango da ekainaren 26a (larunbata). Goizean goiz hasita eta arratsalderako kirol eta kultur ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Gu ere bai! Euskal kirola sustatzeko ekimenak.

Zazpi ekitaldi nagusi

  • Goizeko 10etan Mendi martxa bat abiatuko da San Mames zelaiaren kanpokaldetik. Bilbo inguruko lau orduko ibilbidea izango da, eta bazkalordurako, Arriaga inguruko gune nagusira helduko dira mendizaleak.
  • Ordu berean, 70 km inguruko bizikleta itzuli bat aterako da leku beretik. Txirrindulariak Balmasedara joan etorri bat egingo dute, euskal kirolen ofizialtasuna errepidean aldarrikatuz.
  • Bilboko Areatzaraino helduko da Euskal selekzioen aldeko itsas martxa ere, ur kirolariek gauzatua: arrauna, kayak, surf, sup, igerilariak….
  • Eguerdiko 12:00etan Arriaga antzokiaren aldamenean egongo den eskenatokian Hitzaren kirol nazionala ekitaldia hasiko da. Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Jone Uria bertsolariek saioa eskainiko dute. Hizkuntza eta doinua, neurriak eta errimak hizkuntzaren kirol nazionalean.
  • Ordu batetan Herri kirolen txanda izango da Arriagako gunean. Harrijasotzaileak, lasto altxatzea, ingudea eta beste zenbait erakustaldi izango dira bertara hurbiltzen direnen gozamenerako.
  • Haurrentzako egitarau berezia egongo da egun osoan zehar. Egurrezko haur jolasak, ipuin kontalaria eta “Printzesa eta futbolaria” antzezlanarekin gozatu ahal izango dute Euskal Herriko haurrek, Bilbora hurbiltzen diren neska mutikoek.
  • Musikarekin lagunduta, Kalejira bat aterako da arratsaldeko 17:00etan Arriaga plazatik. “Euskal Herritik mundura! Euskal selekzioa / OFIZIALTASUNA” pankartaren atzetik, Bilboko kale artean hedatuko da kirolari, kirolzale eta euskal herritarren deiadarra. Ekitaldi nagusia, kalejiraren ostean izango da; egunari amaiera eman eta datozen hilabeteetan Gu ere bai! Euskal kirolaren aldeko ekimenak egin asmo dituenak aurreratuz, beti ere Euskal Herriko kirolarien alde eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta gauzatzeko bidean.
euskal selekzioa eta ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna – Ekainak 26 Bilbo

Zazpi aldarrikapen

  • Euskal kirola: Ez dugu kirol bat edo bestea bultzatzen, euskal kirola da gure xedea.
  • Lurraldetasuna Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ari gara, zazpi lurraldeak aintzat hartzen dituen ekimena da gurea, gure aldarrikapena da Euskal Herri osoko kirolari eta kirolzaleona da.
  • Hizkuntza Euskara da gure marka. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Kirola eta hizkuntza.
  • Berdintasuna Gizon eta emakumeen berdintasuna, parekidetasuna aldarrikatzen dugu kirol munduan ere.
  • Aniztasuna Aukera berdintasuna, kirolari guztien eskubideak. Normaltasuna helburu.
  • Ofizialtasuna Euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskubidearen alde ari gara lanean.
  • Nazioartekotasuna Euskal Herritik mundura! Hori da gure xedea. Gure kirola, gure kirolariak, gure herria eskubide guztiekin nazioartean aritzeko gabiltza lanean.

Zergaitik Bilbon?

Bilbon aurkeztu genuen GU ERE BAI! Kirol ekimena
2020ko martxoaren 7an, San Mames zelaian. Gero mundu mailako pandemia batek etxealdian sartu gintuen guztiok, baina gure ahalegin guztiak egin ditugu urte osoan gure ekimenak lau haizetara hedatzeko. Guerebai.eus horren lekuko da. Mendi martxak, aldarrikapenak, hitzaldiak, kale agerraldiak, Tourra, omenaldiak, euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena eraman dugu futbol estadioetara, frontoietara, soinean, bihotzean. Euskal Herritik ahal izan dugun txokora.

2020. urtean lehenbizi eta 2021. urtean gero Eurokopa Bilbon jokatzekoa zen. Gu ere bai! Ekimenak, euskal selekzioen aldeko aldarrikapena egin asmo zuen nazioarteko lehiaketa honen karietara. Eurokopa ez da Bilbon jokatuko, baina gure aldarrikapenak hor dirau, besteak beste Futboleko euskal selekzioa ez delako arituko nazioarteko lehiaketa horretan. Guk, gure asmoarekin jarraitzen dugu.

Bilboko udalak, Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarri eredugarria gauzatu zuen 2021eko martxoko udalbatzarrean. PNV, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos alderdiek bat egin zuten Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarriarekin. Gehiengo haundi horrek, bat egiten du Euskal Herrian dagoen selekzioen aldeko jarrerarekin, eta horregatik Euskal Herriko hiririk populatuenak bide hori hartzea publikoki zoriondu eta eskertu nahi dugu.

Aurrera begira | zazpi hilabeteko lana
2020ko abenduan, Euskal Futbol Federazioak Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendaritzaren sustenguarekin ofizialki eskaera egin zuen FIFA eta UEFAko egoitzetan. Futbolaren eremuan, beste kirol batzuetan bezala euskal selekzioaren ofizialtasuna eta euskaldunon lekua aldarrikatuz. Gu ere bai! Ekimenak bat egin zuen eskaera horrekin, horren alde mintzatu eta kaleratu ginen behin eta berriro, eta urtebeteko epean lanean jarraitzen dugu. Oso garrantzitsua da guretzat egitasmo hori gauzatzea, eta oraindik zazpi hilabete ditugu aurretik, jarritako epemugari erreparatuz, lanean segi eta lorpenak eskuratzeko.

Ilusioa eta gogoa badugu, borondatea nabari da alde guztietatik. Gure jarrera elkarlanarena da, Herri oso baten aldarria delako besteak beste. Instituzioek, kirol erakundeek, kirolariek eta herritarrek bat egin eta Euskal Herritik mundura! gure aldarrikapenak gauzatzeko ordua dela deritzogu.

Euskal Herrian, 2021eko ekainaren 6an

komunikazioa@guerebai.eus

www.guerebai.eus